Azaroren 7 honetan estreinatuko du Joanes Etxebeste "Pontx"ek "Amatxi" ikusgarri berria. Bi emanaldi eskainiko ditu Sarako Lur Berri gelan : goizeko 11etan eta arratsaldeko 5etan.
Lan berriarekin heldu da Joanes Etxebeste, Pontx pailazoa. “Amatxi” ikusgarri berria azaroaren 7 honetan aurkeztuko du, bere herrian, Saran. Lur Berri gelan, bi emanaldirako oholtzaratuko da lapurtarra, lehena goizeko 11etan, eta bigarrena arratsaldeko 5etan. Sarrerak Hello Asso plataforman eros daitezke jadanik. Amatxiren etxera joanen da Pontx ikusgarri honetan, hubileko gai goxo batekin, baina mezuz beterik. Nola prestatu den, zer gai landu duen, norekin lan egin duen, eta orokorki aurkeztuko duen lan berriaz mintzatu gira Saratarrarekin