Arbona (Lapurdi)

Arbonako Joko Berri lehiaketa hasten da, berezko baten parte hartzearekin aurten

Pilotan esku huskalariek, usaiako hitzordua dute agorril ondarrean Arbonan. Bil Tokiko 42.Joko berri lehiaketa larunbatean agorrilaren 23an hasten da, "kasualitatez" berezko baten parte hartzearekin aurten.

Arbonako Joko Berri lehiaketa hasten da, berezko baten parte hartzearekin aurten
Lau Herri pilota elkarteko presidentea, Paxkal Daguerre. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2025/08/22 15:55

Lagun batekin jokatzeko hoberenen kontra lehiatzeko edo binazkako txapelketa prestatzeko baliatzen dute gehienek, eta aurten ere multxo ederra bilduko dute. Nicolas Dufau urte hastapenean pasa da berezkoetara, taldeak jada osatuak zirelarik. Salbuespena egin dute beraz, eta lehiaketan parte hartuko du Allande Chapelet Housetekin.

Agorrilaren 23an larunbatean hasiko da, Paxkal Daguerre antolatzailearekin xehetasunak bildu ditugu.

  • 17.00: Elgar-Zigarroa / Iribarren-Lekuona

  • Ondotik: Chapelet-Dufau / Larzabal-Gonzalez

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu