ELB, Lurzaindia eta OSTIA kolektiboak deiturik, harmarnaka lagun bildu dira ekainaren 14 honetan Kanboko Marienia eremuan, ardiek behar zuten arditegia eraikitzeko. Borrokak segitzen duela erakusteko manera bat.
Aroa lagun eta umore onean, ELB, Lurzaindia eta OSTIA kolektiboak hitz eman zuten arditegia eraiki dute ekainaren 14 honetan Kanboko Marienia gunean. Hamarnaka lagun bildu dira ardiak behar duten babesleku horren xutitzeko, eta bide batez erakusteko ere borrokak segitzen duela. Kanbon, auzapez aldaketarekin, Laborantzako lurraren salbatzeko borroka baikorki bideratua ikusten badute ere, presioa atxiki eta eremua okupatzen segituko dutela adierazi dute. Momentu honetan, aurreikusten da Marieniako salmenta geldi daitekela, Bouygues enpresa, beste lur batzutara joan daitekela, baina, ikus eta sinets diote proiektuaren kontrakoek. Ondotik jinen da lur horiek, laborantzari bideratzea, eta hor elkargoak ere izanen du zer erran.
Eguna giro ederrean iragan da. Jendarmeak eremura hurbildu dira goizaldean, arditegiraino joan gabe, baita Francis Salagoiti jabea ere, baina azken honek ez du adierazpenik egin nahi izan. Maryse Cachenaut lurzaindiako kidea eta Panpi Sainte Marie laborariarekin solasteko parada izan dugu