Ezpeleta (Lapurdi)

Armand David ezpeletar misiolari zoologo eta botanikaria omenduko dute herritarrek

Naturalista gisa Txinara bigarren aldiz joan zenean ezagutu zuen bertako hartza, Panda handia (Ailuropoda melanoleuca) eta europar zientzialariei jakinarazi. Larunbat eguerdian Armand Daviden omenez ekitaldia egingo dute Sichuaneko delegazio batekin.

Armand David ezpeletar misiolari zoologo eta botanikaria omenduko dute herritarrek
Armand Daviden lagunak elkarteko Panpi Dirassar. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2026/10/08 16:27

Armand David ezpeletar misiolariaren sortzearen 200. urtemuga ospatzen da aurten. Apezak, bere bizitzaren zati handi bat Txinan pasa zuen. Bere espedizioetan, animalia eta landare espezie anitz behatu, bildu eta deskribatu zituen, besteak beste, panda erraldoi ospetsua eta gaur egun ezpeletarraren izena daraman oreina.

Armand Daviden lagunak elkarteak ospakizun desberdinak antolatu ditu urriaren 7tik 10era, Panpi Dirassar elkarteko kidearekin aipatu dugu.

  • Urriaren 7a, asteazkena, 18:00tan: Armand Davidi eskainitako erakusketaren estrena.

  • Urriaren 8a, osteguna, 18:00tan: Sichuaneko  ordezkaritza baten harrera eta ekitaldia Herriko Etxean.

  • Urriaren 9a, ostirala, 17:30tan: Armand Davidi buruzko filmaren aurrestreinaldia Kanboko zineman. 

  • Urriaren 10a, larunbata, eguerdian: Pandaren aurkikuntzaren 150. urteurrena oroitarazten duen monumentuaren ondoan, Sichuan eta Ezpeletaren arteko 20 urteko harreman eta adiskidetasunaren ospakizuna.

  • Urriaren 10a, larunbata, 20:30tan: "Mundua dantzan" ikuskizuna Ezpeletako Patronage gelan, Korrontzi, Oinkari eta Ezpela taldeko dantzariekin.

Interesgarri izanen zaizu