Artista ezagunak, baina elkartze berriak Gure Irratiaren aldeko kantaldian

Kantari eta musikari ezagunak baina dispositibo berrietan ikusi ahal izan ziren Baionako Zizpa Gaztetxean joan den ostiralean. Gure Irratiaren aldeko kantaldia giro biziki goxoan iragan zen.

Artista ezagunak, baina elkartze berriak Gure Irratiaren aldeko kantaldian
Bixente Junca eta Maialen Alfarok, beren proiektuaren berri eman zuten lehen akldikotz Zizpa Gaztetxean. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/02/09 14:50

Giro biziki goxoan iraganen zen joan den ostiralean, Gure Irratiaren aldeko kantaldia Baionako Zizpa gaztetxean. Kantari ezagunak entzuteko parada izan zen, kasik denak, haatik, bikote edo bakarkako lan ez hain ezagun batzu ere deskubritu ahal izan ziren. Watson eta Uhaitz alaba adibidez, Marie Irigoien eta Pantxix Bidart Emepe bikotean, Patxi Amulet bakrkako ariketa batean, edo Maialen Alfaro eta Bixente Junca, beren musika munduak nahasiz. Preseski, azken hauekin solastu gira beren proiektu berriaz

Interesgarri izanen zaizu