Ote Lore, Larresoroko elkartearen sasoiko hitzordua da Azaroan Lore. Sei ekimen proposatzen dituzte azaroaren 5etik 20ra, tartean bi berrikuntza : haurrentzako ikusgarri parte hartzaile bat eta arno dastaketa bat.
Azaroan Lore, Ote Lore elkartearen sasoiko ekimena ostegunean azaroaren 5ean abiatzen da hitzaldi batekin. Irulegiko eskua atzeman zuen Aranzadi zientzia elkarteko Mattin Aiestaran hurbilduko da, oraindik segitzen dituzten miaketak aipatzeko. Azaroaren 10ean azken emanaldiak dituen, Axut konpainiaren, Nor Naizen Baneki antzerkia izango da.
Haurrentzako ikusgarria eta arno dastaketa hitzordu berrien artean
Berrikuntzen artean da ondoko hitzordua, azaroaren 14an, haurrentzako emanaldi parte hartze bat izango baita Alki kooperatiban Maialen Alfarorekin, eta gauean Bospasei taldearen Hiruzpalau antzerkia. Azaroaren 19an arno dastaketa bat proposatuko dute Aldabur'wine elkartearekin eta usaiako bertso krakada biharamunean ekimena hesteko.
Ez ahantz izena ematea azaroaren 14an izango den haurrentzako ikusgarriarentzat, eta arno dastaketarentzat azaroaren 19an izango dena, idatziz otelore.elkartea@gmail.com helbidera.