Uda Lekuk, Uztaritze, Itsasu, Baiona, Biarritze eta Hendaian dituen bilguneak beteak egon dira berriz ere aurten. Herrien arabera, publikoa desberdina du eta hizkuntza errealitateak ere.
Aisialdia euskaraz proposatzen duen elkatearekin udaren bilana egin dugu. Bost aisialdi zentro ditu Uda Lekuk ; udan aste guzian funtzionatzen dute bilguneek eta urtean zehar asteazkenez eta bakantza garaietan. Uda Lekuk hartzen duen publikoaren erdia ikastoletatik dator, eta beste erdia eskola publiko eta pribatutik. Bainan herrien arabera desberdintasunak badira. Eskola kanpoko jarduerak eta bizia euskaraz proposatu nahi duen elkartearentzat desafioak ez dira eskas, Maddi Bordagarai Uda Lekuren koordinatzailearekin aipatu ditugu.
Berrikuntza dakar ere elkarteak, urtetan lehendakari egon den Xabi Ibarbourek bere ardura postua uzten baitu eta Uda Lekun langile egona den Gorka Arotxarrenek berreskuratu du lehendaritza ekainaz geroz.