Gazte asanbladak, bere besta alternatiboen programa aurkeztu du: Karma, Zaunka, Kimule, Xsakara edota Patxi eta Konpania bost egunetako egitarauan izanen dira.
Pasa den larunbateko musikaren besta baliatu du Baionako Zizpa gaztetxeak, bere bestetako egitaraua aurkezteko. Aurten ere Baionako besta alternatiboak proposatu nahi ditu Gazte asanbladak, Patxa plazan. Herrikoia, transfeminista eta euskalduna izanen da giroa. Eneka Barnetxe eta Lukas Hiriart Zizpa gaztetxeko kideek xehetasunak eman dizkigute aurtengo egitarauaz.