Agiri baten bidez jakinarazi du ez duela deus gaur egun eremua okupatzen duten gazteen aurka. Azpimarratu du ere 2019an hasi zuen proiektua, uste baino emekiago doala, baina ez dela hila.
Baionako Atalante zinemagela ohia okupatu zuen joan den irailaren 3an Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak. Herriko etxearena den eraikina, bost urtez hutsik egon zela oroitaraziz, bizi eta erabilpen berri baten emaiten hasi dira gazteak. Alta, aste honetan, agiri baten bidez, Etxea elkarteak jakitera eman du, duela 6 urte proiektu bat aurkeztu zutela eraikin horrendako, eta proiektu hori beti bizirik dela. Peio Duhalt, Etxea elkarteko kideak, xehetasunak eman dizkigu