Baiona (Lapurdi)

Baionan bestak bai, alternatiboak ere bai!

Baionako bestetan, aurten ere gune alternatiboa izanen da Patxa plazan. Hori aurkeztu zuten musikaren besta kari Zizpa gaztetxekoek.

Baionan bestak bai, alternatiboak ere bai!
Zizpa gaztetxeko kideek, Patxa plazan izanen den besta alternatiboen egitaraua ondu dute. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2026/06/22 17:14

Uztailaren 15etik 19ra Baiona besten giroan sartuko da.

Giro herrikoi eta euskalduna izanen da peña desberdinetan, Karrikaldin, Laborarien xokoan, Gune gorrian eta aurten lehen aldikotz Gure Irratiak animatuko duen Montaut plaza, Gure Plaza bilakatuko baita.

Patxa plazan ere, Zizpa gaztetxeak antolatzen ditu Besta Alternatiboak, egitarau anitzarekin.

Musikaren bestaz baliatu dira, Montaut plazan, besta herrikoi, transfeminista eta euskalduna aurkezteko. Barrrk, Frigo, Mizelium, Patxi ta Konpania, Moira Krank edo Kalume bezalako taldeak afitxan dira.

Interesgarri izanen zaizu