Hazparneko etxaldeak, baratzegintza biologikoa ta laguntza soziala bateratzen ditu. Estruktura sozialek bideratuta urtean hamabost bat pertsona heldu dira bertara lan egitera. Uhaldiako hezitzaileak hor dira "bergizarteratzen" laguntzeko.
2021ean sortu zuen Julie Abbadiek, Hazparnen bere familiko lurretan bergizarteratzeko Uhaldia etxaldea. Baratzezaintza biologikoan lanean ari den etxaldean ACI deitu estruktura soziala sortu du. Bost langile dira orain, hezitzaile edota baratzezainak direnak, eta urtean zehar bataz beste hamabost langile heldu dira kanpotik, denbora mugatu batean lan egiteko.
Aspaldi lan egin ez duena, sozialki isolatua dena, eritasun psikologikoak dituenak edota adikzioekin bizi dena sartzen ahal da Uhaldia etxaldeak. Estruktura sozialen bitartez bideratuak dira Uhaldiara. Proiektuetan dute gainera laster jatetxe solidarioa bat martxan jartzea.
Uhaldiaren funtzionamendua ulertzeko, bertan baratzezaina den Ihintza Dolosorrekin hitz egin dugu. Hazparneko Uhaldia etxaldeak barazki zareak saltzen ditu astero, eta dei egiten dute kontsumitzaileei, estrukturak aitzina segi dezan laguntza ekartzen baitu asteroko bezero segura ukaiteak.
Jakin bestalde Urriaren 10ean ate irekitzeak egingo dituztela, eta aitzineko astean ere animazio desberdinak propsatuko nahi lituzketela.

