Maiatzaren 24 honetan emanen dute Bastidako pilota plazan. 25 dantzari eta 6 musikari oholtza gainera igoko dira, sorkuntza eta dantza ezagunen arteko ikusgarriaren emaiteko.
Bastidako Esperantza dantza taldea lan berri batekin heldu zaigu. Maiatzaren 24an, Bastidako pilota plazan, Bastidantzan ikusgarria eskainiko du lehen aldikotz. Arratsaldeko 17.30etatik goiti, 25 bat dantzari igoko dira oholtza gainera, dantza ezagunak eta sorkuntzak nahasiko dituen proiektuaren aurkezteko. Sandra Oihenart eta Andoni Mastoumec dantzariek xehetasunak eman dizkigute