Azaroaren 16 honetan, bat motako diabetesaren kontrako eguna antolatu du Goxokiak elkarteak Ezpeletan. Eritasun hau ez da hain ezaguna, haurrak hunkitzen ditu bereziki, informatzeko eta trukaketa egun bat izan dadin nahi dute antolatzaileek
Azaroaren 14an da diabetesaren kontrako nazioarteko eguna. Eta bi egun berantago, Azaroaren 16an, bat motako diabetesaren kontrako eguna antolatuko du Goxokiak elkarteak Ezpeletan. bat motako diabetesa ez da hain ezaguna, auto inmunitate eritasun bat da, haurrak hunkitzen ditu bereziki, eta preseski, informatzeko eta eritasun hau duten pertsona eta familiak elkartzeko sortu zuten Goxokiak elkartea.
2026rako Goxokiak elkarteak beste proiektu bat badu : Marokora trek baten egiteko ateraldia prestatzen ari dira jadanik. Horren aipatzeko, elkartea eta eritasuna gehio ezagutzeko Goxokiak elkarteko Kattin Oihartzabal, Iker Gogorza eta eritasuna duen 10 urteko Antso gurekin solastu dira.