Baiona (Ipar EH)

Baxoa Euskaraz : urteetako borrokaz solasaldia

Har(h)itza hitzaldi-zikloaren baitan, UEU eta Seaska elkartu dira Baxoa euskaraz pasatzearen aldeko borroka erdigunean jartzen duen hitzaldi horren antolatzeko.

Baxoa Euskaraz : urteetako borrokaz solasaldia
Oihana Galé Zamponi Sarako idazleen bitzarrean UEUren mahainean. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/04/21 16:54

"Baxoa Euskaraz! borroka: zertan da?" solasaldia antolatu dute UEUk eta Seaskak Har(h)itza hitzaldi-zikloaren baitan. Asteazkenean, apirilaren 22an, 19:00tan, Baionako Etxepare lizeoan, bakoitza bere lekutik ariko den hiru hizlari jarriko dituzte ondoan.

Amaia Rodriguez Aguirre (Etxepare lizeoko irakaslea, ikertzailea), Aitzol Gil de San Vicente (ikasle ohia, militantea) eta Erik Etxart Salaberri (Seaskako lehendakarietako bat) ariko dira solasean, Ekhi Erremundegi Beloki kazetariak animaturik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu