Hazparne (Lapurdi)

Bazterrak berotuko ditu Hazparneko Libertimenduak hauteskundeen bezperan

Martxoaren 14 honetan iraganen da Hazparneko Libertimendua. Goizeko 11etan programatua da emanaldi nagusia Ttattola gaztetxean, baina kasu, euria balitz, Izturitzeko gelan iraganen da.

Bazterrak berotuko ditu Hazparneko Libertimenduak hauteskundeen bezperan
Elorri Frantsesena, Amets Giacomini Garai, Unai Duhalde Layus eta Ainhoa Iriarte Goñi, Gure Irratiko estudioetan. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/03/13 14:47

Hazparne aldean, ihauteek sortu polemikak ez ditu bazterrak kikildu, eta martxoaren 14 honetako Libertimendua prest dute herritarrek. Karriketan egin desfilearen ondotik, goizeko 11etan hasiko da emanaldi nagusia Ttattola Gaztetxean. Lehen hitzordua haatik 8.30etan emana da Xuriatea ostatuan arroltze ta xingarrarendako, eta kasu, euria balitz, Izturitzeko Herriko gelan iraganen da Libertimendua.

Bolanta, musikari, zirtzil eta Nahia Sasco eta Maddi Ane Txoperena bertsolariek bazterrak inarrosiko dituzte dudarik gabe. Gure estudioetara hurbildu dira, zizrtzil eta bolanta batzu, Unai Duhalde Layus, Elorri Frantsesena, Ainhoa Iriarte Goñi eta Amets Giacomini Garai.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu