Uztaritze (Lapurdi)

Belaunaldien nahasketa lortu nahi dute Arruntzako gazteek, Gozategi taldearekin

Uztaritzeko Arruntza auzoan irailaren 18, 19 eta 20an festak izanen dira. Larunbat gauarekin, usaian baino taldea "handiago" bat etorrarazi nahi izan dute, adin guzietako jendea elkartzeko gogoarekin.

Belaunaldien nahasketa lortu nahi dute Arruntzako gazteek, Gozategi taldearekin
Julen Lassalle Arruntzako bestako komiteko kidea eta diruzaina. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/09/17 19:18

Arruntzan, bestak ostiral honetan hasiko dira usaiako kantaldiarekin, Rokhame eta Ikusiko abesbatzekin ta paella jatearekin. Estrenatu berri duten plaza, karpa handi batek gordeko du zonbait egunez.

Berrikuntzen artean aurten, Leku Eder ostatu jatetxe berrituaren parte hartze aktiboa bestetan, eta larunbat gauerako talde handi bat ekarraraztea hautatu dutela. Gozategi taldearekin espero dute belaunaldi nahasketa bat. Julen Lassalle, Arruntzako besta komiteko kidearekin hitz egin dugu.

Interesgarri izanen zaizu