Uztailaren 7tik 11ra, Belokeko Egun Ederrak izenarekin, bere bosgarren edizioa antolatzen du Habitat et Humanisme elkarte federazioak, duela zonbait urte erosi zuen abadian.
Habitat et Humanisme elkarteak Belokeko abadia erosi duenetik, gunea ekimen batzu antolatzeko baliatzen du ere, tartean hitzordu nagusia bilakatu den uztail hastapeneko Belokeko Egun Ederrak festibala. Uztailaren 7tik 11ra, hari gorrian, dantza, kantu eta txalaparta ikastaldiak izanen dira egunero, eta arratsetan kontzertu, afari eta gaualdiak.
Txalaparta ikastaldia emango duen Paxkalin Chabagnorekin festibalaz eta bereziki, emango duen txalaparta tailerraz aritu gira.