Momentuz, haurrentzako bakarrik egokia den Zesta-puntalarientzat izango da, Berritxu izendatu duten xistera berria. Sarako Eskutik kooperatibak pentsatu eta sortu du.
Lan orenak eta prezioa apaltzeko asmoz, osoki zumez egin ordez, xisteraren parte batzuetan zura baliatu du Eskutik kooperatibak. Tresna aurkeztearekin batera, pilota arloko materialgintzan dagoen gabezia azpimarratu dute kooperatibako kideek.
Aritz Erkiaga, Puntista profesionala, Euskal Selekzioarekin munduko txapeldun izan berri da. Saran zen aurkezpena egin duten egunea, eta egoera ongi ezagutzen du.