Oinatz Bengoetxea eta Mikel Goñi pilotari famatuak ariko dira Sarako Aritz Lekuona eta Unai Iribarrenekin. Jokoari pindar gehiago emateko Ekhiñe Zapiain eta Amets Arzallus bertsolariak hor izango dira.
Bertsoa eta pilota uztartuko dituzte Sarako Olhain ikastolako antolatzaileek heldu den abenduaren 27an. Pleka trinketean larunbatarekin, bi pilotari profesional ohi, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Goñi famatuak ariko dira Sarako bi amaturrekin, Aritz Lekuona eta Unai Iribarrenekin. Pilotariak pilotan ari diren bitartean, bertsoz, aholku ematen ariko dira Ekhiñe Zapiain eta Amets Arzallus. Ekimena goizeko 11etan hasiko da eta xehetasunak Patrick Etxegarai “Saski” ikastolako burasoarekin hartu ditugu.
Erreserbatzeko zenbakia : 06 58 51 94 39
