Arbona (Lapurdi)

Betagarrik Euskal Herriko kontzertu bakarra Arbonako bestetan emanen du

Agorrilaren 5ean asteazkenez hasi, eta 10a arte iraganen dira Arbonako bestak. Berriz ere egitarau aberatsa 6 egunez, azpimarratuz aurten Gasteizko taldea zuzenean ikusteko aukera bakarra Arbonan izanen dela, larunbatean.

Betagarrik Euskal Herriko kontzertu bakarra Arbonako bestetan emanen du
Nico Duvert, Maika Larronde, Arantxa Daguerre eta Kepa Etxebest besta komiteko kideak Gure Irratian. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/08/04 10:48

Agorrilaren 5ean asteazkenarekin hasi, 10a arte iraganen dira Arbonako bestak aurten. Usaiako hitzorduak dituzte, Arbonako xoko desberdinetan diren ostatuetan. Gaualdiak proposatuz hasten dira asteazken eta ostegunean. Ostiralean aldiz zikiroa, larunbatean kontzertu handia, Janus Lester, Betagarri (EHko kontzertu bakarra), Xiberoots, Andoni Ollokiegi eta Matraka. Igandean animazio ainitz, ikastolaren bazkaria, berriz kontzertuak, eta astelehenean herritarren eguna.

Nico Duvert, Maika Larronde, Arantxa Daguerre eta Kepa Etxebest besta komiteko lau kideak hurbildu zaizkigu irratira

Interesgarri izanen zaizu