Angeluko Bob's Beer Brewpub ostatuak bere bigarren urtemuga ospatuko du ostiral honetan. Egun honendako garagarno berezi bat proposatua izanen da : Triple IPA.
Ostiral honetan 2 urte ospatuko ditu Bob’s Beer Brewpub ostatuak. Angelun kokatua, berezitasuna du, garagarnoa lekuan berean ekoizten duela. Paradaz baliatu gira, “Aritza” taldeak kudeatzen duen eremu hau bisitatzeko, taldeaz gehiago jakiteko, eta ostiral huntako besta ere aurkezteko. Hara hurbildu da Olatz Idoate, Xalbat Seosse Oxarango, lekuko jabearekin solasteko