Urruña (Lapurdi)

Bost Axola taldeak kantuz pasako du uda

Uztaila eta iraila artean, hemeretzi kontzertu emango ditu Bost Axola taldeak. Lapurdi, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa edota Arabatik pasako dira, haiek birmoldatu kantu ezagunak emateko.

Bost Axola taldeak kantuz pasako du uda
Elena Clerc-Charriez eta Alaitz Regerat, Bost Axola taldeko bi kide. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/07/31 10:24

Bost Axola talde lapurtarra aktiboa izango da uda honetan. Tximi-txama haur taldeari segida emanez, badu zortzi urte sortu zutela boskotea urruñarrek.

Euskal kantuak ematen ditu gehien bat taldeak, berriz moldatuak bost ahots eta gitarra batekin. Igandean Ezpeletako bestetan ariko dira, ondoko asteartean Urruñan, eta horrela segituz agorrilean hamaika data dituzte jada finkatuak. Agenda betea dute uda honetan baita udazken eta negu honetako ere. Bost Axolako Elena Clerc-Charriez eta Alaitz Regerat hurbildu dira irratira.

Ondoko kontzertuak :

Agorrilak 2 : EZPELETA - Herri bestak - 17:00
Agorrilak 4 : URRUÑA - Urruñako astearteak - 19:30
Agorrilak 8 : GARRUZE - Herri bestak - 21:00 :
Agorrilak 9 : MILAFRANGA - Elizan - 17:00 :
Agorrilak 13 : HENDAIA - Jeu'dine en ville - Zentroko plazan - 20:30
Agorrilak 14 : DONIBANE GARAZI - Herri bestak- 20:15
Agorrilak 15 : AIZARNA (GIPUZKOA) - Herri bestak - 19:30
Agorrilak 17 : BARDOZE - Herri bestak - 19:30
Agorrilak 23 : LUKUZE - Elizan - 17:00 :
Agorrilak 29 : AHETZE - Udako besta - 20:00
Agorrilak 30 : MILAFRANGA - Herri bestak - 18:00
Irailak 6 : URRUÑA - Herri bestak - 20:00
Irailak 12 : Pribatua
Irailak 13 : DONAPAULE - Zineman - 16:00

Interesgarri izanen zaizu