Eusko, Euskal monetak, bere eguna ukan zuen joan den larunbatean Ezpeletan. Ekonomia birkokatzeko, zirkuitu laburrak garatzeko, euskara lagunduz, euskoaren baloreekin bat egiten dute 3000ko bat jendek.
2013an abiaturik, euskoak jarraitzaile gero eta gehiago ditu. Zirkulazioan den eusko kopuruak, bost milioiko marka gainditu du Eusko egunaren datan, joan den larunbatean. Egun horretan, Ipar Euskal Herriko monetari atxikimendua erakusten dutenak ibili dira, animazioetan, merkatuan edo mintzaldian parte hartuz.
Gure Moneta egitasmoa aurkeztu da ere, bi esperimentazio abiatuko baitira Nafarroan, Baztanen eta Oiarso aldean Gipuzkoan. Tokiko jendea hurbiltzen bada Eusko egunerat, kanpotar ainitz dira ere Ezpeletan. Interesa pizteko, turismo bulegoetan « oporrak euskotan » dispositiboari esker, entseatzen ahal dira euskoz erosketak egiten.
Ezpeletan, 70 bat kidetza berri izenpetu dira, 4 600 partikularrek erabiltzen dute euskoa eta 1400 profesionalek