Uztaritze (Lapurdi)

Boubamed elkarteak aitzina segi dezan, kantaldia Uztaritzen

Beste hamar elkarte bezala, Etorkinekin-Diakite elkarteko kide da Boubamed, eta Uztaritze ta inguruetako elkartasun taldea da. Behar ekonomikoak dituelako, urteroko kantaldia antolatzen du apirilaren 10 honetan.

Boubamed elkarteak aitzina segi dezan, kantaldia Uztaritzen
Marie-Hélène Estekahandi Boubamed elkarteko kidea. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/04/08 19:21

Duela 8 urte sortu zuten Boubamed elkartea Uztaritze aldean. Cédric Herrou Baionara etorri zen garaian, etorkinak laguntzeko Roya eskualdean eramaten zuen lana aurkeztera. Zerbait egin behar zutela Uztaritze aldean ere erabaki zuten.

Etorkinen laguntzen dituzte, dokumentu administratiboak egiten, haurrak eskolatzen, Baionara eramaten, edota behar handiena etxebizitza bat atzematen. Alde ekonomikoa betetzeko, urtero kantaldi bat antolatzen dute. Apirilaren 10ean izanen da aurten, Uztaritzeko Arruntzako elizan ariko da Ezpela gizon abesbatza 20:30tan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu