Comète sarearen istorioa gogoratzeko eta ez ahanzteko

Comète sarearen Lagunak elkarteak, bere urteko memoria asteburua proposatzen du ostegunetik aitzina, igandea arte. Larunbat eta igandez, oinez egingo dituzte garaiko klandestinoen bideak.

Comète sarearen istorioa gogoratzeko eta ez ahanzteko
Beñat Olaizola ezpeletarra eta Comète sarearen Lagunak elkarteko kidea. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/09/09 12:15

Bigarren Mundu Gerran Belgika, Frantzia eta Euskal Herrian soldadu eta hegazkin-pilotu aliatuei Erresuma Batura heltzen laguntzen zien erresistentziaren sare antolatua zen Comète sarea.

1941 urtean De Jongh flandriar aita-alabek sortu zuten sarea. Bidasoa aldean zuten bidea salatua izan ondotik, Angelutik Larresorora zioan bide bat ireki zuten, guarda eta kontrabandisten laguntzarekin. Larresoroko Mandoxeneko Borda pausa gune zen, eta ondotik Ezpeleta, Urdazubiko borda bat, Amaiur, Donostia, eta Gibraltarrera heltzeko.

Irailaren 10a ostegunetik aitzina hainbat hitzordu proposatzen dituzte sarea gogoratzeko, irailaren 13a arte. Beñat Olaizola elkarteko kidearen gana joan gira.

Interesgarri izanen zaizu