Itsasu (Lapurdi)

"Dantza luzea" ohoretan itsasuko Aztarna ikusgarrian

Ataitze dantza taldeak lehen aldiko emanen du irailaren 6 honetan itsasuko plazan. Xabier Itzaina eta Zibel Dameztoien laguntza ukan dute sorkuntza berriarendako.

"Dantza luzea" ohoretan itsasuko Aztarna ikusgarrian
Adela Legras Cachenaut eta Maiana Agerre Gure Irratiko estudioetan. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/09/02 16:29

Itsasuko Ataitze dantza taldeak, orain arte kabalkadetan bereziki parte hartu izan badu, oraingoan, Aztarna deitu dantza ikusgarri bat sortzea deliberatu du. Irailaren 6 honetan emanen du lehen aldiko Itsasuko plazan, 12an bigarren aldiko, eta lehengo “dantza luzea” izanen du gai nagusitzat. Xabier Itzainaren laguntzarekin alde istorikoarendako eta Zibel Dameztoi alde artistikoarendako, urte bateko lana oholtzaratuko dute. Maiana Agerre eta Adela Legras Cachenaut antolatzaileekin solastu gira

Interesgarri izanen zaizu