Uztaritze (Lapurdi)

Egoiliarren egunerokoa hobetzeko, kermeza antolatzen dute Uztaritzeko Eliza Hegi zahar etxean

Dispositibo desberdinak proposatzen dituzte : zahar etxea bera, apartamenduak autonomia gehiago dutenendako, eta bazkariak ere banatzen dituzte beharrean daudenendako. 40 bat xahar daude gaur egun.

Egoiliarren egunerokoa hobetzeko, kermeza antolatzen dute Uztaritzeko Eliza Hegi zahar etxean
Janbattitt Perotxena Eliza Hegiko administralaria eta Eliane Mentaberri erizain koordinatzailea. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2025/09/26 08:47

Egoiliarrei opari bat egiteko asmoz, Uztaritzeko Eliza Hegi zahar etxeko langileek kermeza bat antolatu dute irailaren 28 honetan, igande arratsaldez. Zahar etxean berean iraganen da eta zernahi animazio prestatuak dituzte : tonbola, xingar pizatze, bixkotx salmenta eta egoiliarrek berek prestatu lan batzu ere salgai ezarriak izanen dira. Ekitaldi hau baliatu dugu zahar etxea barnetik nolakoa den jakiteko. Janbattit Perotxena administralariak eta Eliane Mentaberri erizain koordinatzaileak xehetasunak emaiten dizkigute

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu