"EHan beharko lukete helburutzat hartu Palestinarren nahia : Zisjordania librea, Jerusalem hiriburu"

Hilabete bakar batez egon da Ramalah eta Jerusalemen Mixel Esteban erakaskuntza katolikoko Réseau Barnabé Gobernuz Kanpoko Erakundeareakin.

"EHan beharko lukete helburutzat hartu Palestinarren nahia : Zisjordania librea, Jerusalem hiriburu"
Mixel Esteban, Palestinatik itzulia, Gure Irratiko estudioan. GURE IRATIA
Olatz Idoate
2026/08/06 12:24

Mixel Esteban, Historia Geografiazko erakaslea Baigorri eta Donibane Garazin, Palestinatik sartu berria da. Bereziki Ramallah-an eta Jérusalem-en egon da Erakaskuntza katolikoko Réseau Barnabé Gobernuz Kanpoko Erakundeareakin. Euskal Irratietako Goiz Berri saiora gomitatu dugu eta azaldu digu "ez duela gauza haundirik" ikusi ahal izan, zonalde gorria baita eremu hori eta ondorioz, misio laburrak baizik ezin baitira egin. Hilabete bakar bat egon da, bereziki eskola katoliko batean, frantsesa eta kazetaritza erakasteko hango ikasle katoliko eta musulmanei.

Dio "Zisjordaniako egoera oso konplikatua da, puzle haundi bat. Palestinako gobernuak A sektoreak kontrolatzen ditu, beste sektoreak haatik Israeldarrek kontrolatzen ditu, gehienetan Tsaal armadaren bidez. Gainera kolonia ilegalak ere daude, Juduen koloniak, gehienetan ortodoxoak eta gazte gazteak, kontsideratzen dutenak Zisjordania, Israel istorikoa dela, bilbliako Israel".

Galdetzen diogularik Palestinarrak zer izpiritutan dauden, dio, "Ramalahn bertan, 200 000 biztanle daude eta nahi eta nahiez bizitzen dira. Kultura garatzen dute, futbola segitzen dute, ostatuetan ibiltzen dira, elizetan, mezkitetan. Garatzen dute, haiek deitzen duten صمود (ṣumūd) hitza. Ezin itzulia, baina euskaraz erran ginezake "jarraipena", bakean jakinez irabaziko dutela".

Beretako, aterabide politkoa argia da : "Palestina egiazko estatu baten sortzea, jadanik Palestina Askatzeko erakundearengandik (PAE) finkatua izan zena. Bi estatu beraz, bat Palestinarra eta beste bat Israeldarra, bata bestearen ondoan". Palestinan ikusi duen populazioak "hortan sinesten du, beharbada nazioarteko laguntzarekin, baina herri bat lortuko dutela".

Gatazka hau biziki zatitzailea da, munduan, baita Euskal Herrian. Iruñea eta Baionako bestetan atera diren banderolen harira, Baionako herriko etxeak aho batez gaitzetsi zituen erranez Israelgo estatuak bere lekua baduela. Baiona Palestinarekin kolektiboak haatik berretsi du Israelen izaera dela arazo nagusia. Hortaz Mixel Esteban ere argi mintzatu da. "Ez dut istoria berriz eginen. Gaur egun Israelgo estatua hor da, eta betirako. Erratea Israel desagertu behar dela, hitz horiek, Palestinan bertan, Hamas eta Iranetik hurbil dauden hitzak dira. Gauzak konplexuagoak dira. Gaur egun Zisjordanian dagoen arazo nagusia da okupazio bat dagoela eta kolonizazio bat. Euskal herritik,diskurtsoan, beharko lukete helburutzat hartu Palestinan nahi dutena : Zisjordania libre bat. Jerusalem hiriburua izanki, 1987ko NBEn proposamena da eta Osloko akordioa ere, ez dena errespetatua Israeldar estatuaren aldetik. Hau da bakearen bidea, bestela gerla izanen da. Eta han bizi behar da, haiek bizi diren bezala.

Interesgarri izanen zaizu