Miarritze (Ipar EH)

Euskal Herriko eragile artistiko eta instituzionalen arteko lankidetza bultzatu dute Biarritzen

Euskal Herriko dantza sorkuntza, frankofonian sustatzeko, mugaz gaindiko aliantza aurkeztu dute Etxepare Euskal institutuak eta Frantziako Koreografia Zentro Nazionala- Malandain Ballet Biarritzek joan den larunbatean Biarritzeko Kasinoan.

Euskal Herriko eragile artistiko eta instituzionalen arteko lankidetza bultzatu dute Biarritzen
Maitaldian ikusiko diren zortzi euskal dantza konpainietako zonbait dantzari eta musikari «Saut de Basque» topaketan
Panpi Merkapide
2025/09/09 13:20

« Le temps d’aimer la danse » festibala kari, Etxepare Euskal Institutuak eta Malandain Ballet Biarritzek, Euskal Herriko dantzaren topaketa, « Saut de Basque » deitua, antolatu zuten. Topaketa honek, sustatu nahi zuen Euskal Herriko eragile artistiko eta instituzionalen arteko lankidetza. Hemengo dantzaren gaurko eta etorkizuneko erronkak argitzea zuen xedea.

Dantza sorkuntza profesional garaikidearen aniztasuna, aberastasuna, frankofoniako komunitateetan ezagutaraztea eta hedapena da, Etxepare institutuaren desafioa. Maitaldiak Euskal Herriko dantza konpainien erakusleihoa nahi du izan, aurten zortzi talde programatu dituzte, irailaren 15a arte iraunen duen festibalean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu