Ekoizle eta sortzaileen merkatua proposatzen du Luhusoko herriko etxeak irailaren 18 honetan

Berriki estreinatu duten Amalur eremuari bizi gehiago ekartzeko asmoz, Luhusoko herriko etxeak 24 ekoizle eta sortzaile gomitatu ditu beren obrak eta ekoizpenak aurkezteko eta saltzeko.

Ekoizle eta sortzaileen merkatua proposatzen du Luhusoko herriko etxeak irailaren 18 honetan
Marie Claire Teillery Dupuy Luhusoko hautetsia eta Marie Saint Esteben lehen axuanta herriko plazan, merkatua iraganen den plazan. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/09/16 10:23

Ekoizle eta sortzaileen gaueko merkatu bat proposatzen du Luhusoko herriak irailaren 18 honetan. Berriki estreinatu duten Amalur eremuari bizi gehiago ekartzeko asmoz, herriko etxeak 24 ekoizle eta sortzaile gomitatu ditu beren obrak edo ekoizpenak aurkezteko eta saltzeko. Luhusuko pilota plazan plantatuko dira arratsaldeko 6etatik goiti, animazioa haatik, jateko, edateko, kantari eta musikariak, ondo ondoan den Amalurren eginen dira.

Marie Saint Esteben lehen axuantak eta Marie Claire Teillery Dupuy hautetsiak, xehetasunak eman dizkigute

Interesgarri izanen zaizu