Urruña (Lapurdi)

Elealai festibala, euskaraz hazteko eta loratzeko eguna ekainaren 7 honetan

Goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara, hirugarren edizioa iraganen da Urruñako Zokoako kiroldegian. Herriko Etxeak berriz ere gertakari kulturalak osorik euskaraz gozatzeko aukera eskainiko du.

Elealai festibala, euskaraz hazteko eta loratzeko eguna ekainaren 7 honetan
Ione Josié, Urruñako Herriko Etxeko Hizkuntza politika zuzendaria eta Elealai festibaleko antolatzailea. GURE IRRATIA
Gure Irratia
2026/06/04 14:32

« Guretzat izugarri garrantzitsua da eskolatik kanpo ere euskarazko aisiak proposatzea ». Ione Josié Urruñako Euskara Zerbitzuko zuzendariaren hitzetan, euskararen presentzia zabaltzea da Herriko Etxearen xedea euskara planarekin.

2023tik festibal hori antolatzen du urtero Ione Josiék. Asteburu honetan, berriz ere aukera eskainiko du gertakari kulturalak osorik euskaraz gozatzeko. Egun osoko programazioa izanen da, publiko guztientzat, eta oroz gainetik urririk.

Ostomila taldea eta haien txotxongiloak, sofrologia Maialen Alfarorekin, magia Tor eta Txoborrorekin, dantza, kantua Gurashow taldearekin, euskarazko haur literatura « Au clair de Plume » liburu dendarekin…  Denetarik atxematen ahalko da, gustu guzien eta belaunaldi guzien plazerrarendako.

Igandeko egitarau osoa aurkituko duzue : HEMEN

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu