Esku huska Joko Berriko lehiaketa agorrilaren 22an hasiko da aurten. Kasu, asteazkenetan, ordua aldatzen da eta lehen partida arratsaldeko 6etan hasiko da.
Pilotan, eta esku huska, huts egin ez daitekeen hitz ordua da Arbonako Bil Toki lehiaketa. Agorrilaren 22tik goiti, asteazken eta larunbat guziz, pilotazaleek badakite goi mailako partidak ikusten ahalko dituztela Arbonan. Joko berri moldean jokatzen bada ere, pilotari amatur gehienek, sartzean hasiko den trinketeko txapelketa prestatzeko baliatzen dute. Aurten aldaketa batekin, hala ere, asteazkeneko ordutegiak aldatu dituzte. Lehen partida 6etan hasiko da. Xehetasunak eman dizkigu Paxkal Daguerre, Lau Herri elkarteko presidenteak eta antolatzaileak