Agorril erditsuan hasiko dira sasoi berria prestatzen arbonar futbolariak. Duela bost urte sortu zuten emazteen taldeak segitu nahi du bide beretik, baina horretarako jokalari berriak beharrezkoak ditu.
Duela bost urte, lagun talde baten nahikeritik abiatu zen emazte futbol talde baten sortzea. Garaian Ortzaizen lagun batzuek talde bat sortzea lortu zutela ikusterakoan, abiatu zuten abentura.
Zortzinaka ari dira, atezain bat eta zapi jokalari terrenoan, zelai erdian. Departamenduan ari dira, Hiriburu, Biarritze eta Angeluko euskal taldeekin batera, baina bereziki biarnes taldeekin. Azken sasoian, txapelketaren finalera heldu ziren, baina galdu zuten Soumoulouren aurka. Berezitasun bat du taldeak, euskaraz bizi den futbol taldea baita. Agorril erditsutan hasiko dute berriz sasoia, baina jokalari berriak behar dituzte. Taldearen sortzean ziren Naia Carrere eta Maylis Gracy jokalariekin hitz egin dugu. 16 urtetik gora izan behar da, baina ez da adin mugarik, eta ez dute eskatzen futbolari oinarriak ukaitea, kirolaria izatea gomendatzen dute aldiz.
Arbona FC futbol taldeak zure beharra du
ARBONA FC nesken futbol taldeak, astearte eta ostiral gauetan ditu entrenamenduak eta bataz beste partida bat du hilabetean igande goizez. Interesatuek ez duda deitzea 06 26 63 06 68 zenbakira edo idaztea club@arbona-fc.fr helbidera.