Emakume Master Cup txapelketako partidak Itsasuko Atharri ezker paretan iraganen dira otsailaren 8 honetan. Xalbador kolegioak du antolatzen eta neskak ere esku huska aritzen ahal direla ikusiko da.
Emakume Master Cup pilota txapelketak geldiadi bat eginen du Itsasun otsailaren 8 honetan. Emazteak esku huska ezker paretan ikusteko parada ezin hobea eskaintzen du Xalbador kolegioa antolatzaileak. Elite mailako 2 partida proposatuak izanen dira, zirkuitoko pilotari hoberenekin. Orotara 7 bikote lehiatzen ari dira txapelketa honetan. Itsasukoa, 8. eguna izanen da, lehen 4ak finalerdietarako sailkatuko dira. Arratsaldeko 3etatik goiti Arrizabalaga-Bergara, iazko finalistak, Etxegarai eta Capellanen aurka ariko dira, eta ondotik, Zabaleta-Bertiz / Ibarrola-Erasun. Antton Moustirats Xalbador kolegioko buraso eta ekimenaren antolatzaileak xehetasunak eman dizkigu.
