Hazparne (Lapurdi)

Errepresioari aurre egin, elkarrekin

Antirep Eguna antolatzen dute larunbat honetan Ttattola gaztetxean Hazparnen. Errepresioari aurre egiteko tresnak edozeinek eskura izan ditzan nahi dute antolatzaileek. Tailerrak, solasaldi edota trukaketa izango dira gaueko festa giroa aitzin.

Errepresioari aurre egin, elkarrekin
Antirep Eguna lehen aldiz antolatzen dute abenduaren 13an Ttattola gaztetxean. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2025/12/11 18:56

Afixan data jakinarazteko 13/12 idatzita jarri dute, eta ez da kasualitatea. Antolatzaileek dioten bezala, jakin behar duenak jakingo du zoin den erreferentzia. Abenduaren 13an Antirep Eguna izango da Ttattola gaztetxean. Antolatzaileek helburu desberdinak dituzte : mobilizazio, ekintza, elkarretaratzeetan parte hartzeagatik isunak dituztenak ekonomikoki laguntzeko, baita errepresio mota desberdinei aurre egiteko prestatzea ere, tailer batzuen bitartez, errepresioaren beldurra ere tartean aipatuz. Horrezgain, ACABraoke bat, zozketa bat, jokoak, eta kontzertuak izango dira ere gauean.

Egitaraua : 

14:30 Anti-rep tailerra: manifestazioetan nola ibili, poliziari nola ihardoki, justiziaren parean nola babestu eta beste.

16:30 mahai-ingurua errepresioaren beldurra aipatzeko

20:00 ACABraoke

21:30 kontzertuak: Spartak Dementziala - Matxarda - Voisins Vigilants - Zanpantzar

Interesgarri izanen zaizu