Kanbo (Lapurdi)

Errugbia euskaraz goza daiteke ere

Seaskak, 8-11 urte artekoei zuzendua den errugbi ikastaldi bat proposatzen du uztail hastapen honetan

Errugbia euskaraz goza daiteke ere
Paxkal Iriart izanen da ikastaldien arduradun nagusia, Eñaut Etxeberriak lagundurik.
Olatz Idoate
2025/06/30 14:56

Azken urteetan egin oi duen bezala, Seaskak, ipar euskal herriko ikastolen federakuntzak, errugbi ikastaldiak proposatuko ditu uztaila hastapen honetan. Berezitasuna, nola ez, ikastaldiak euskara hutsean eginen direla. 8-11 urte artekoei zuzendua. Uztailaren 7 eta 8an, goizeko 9etatik arratsaldeko 5ak arte, errugbiaz gozatzen ahalko dute. Prezioa 50€ko da eta izen emaite edo xehetasunak : 05 59 52 49 24 edo seaska@ikastola.eus

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu