Itsasun eskalada gela berria estrenatuko dute irailaren 6an. Balaki trinketearen proiektuaren baita, herriko etxearekin elkarlanean gibelaldean eraikin berri bat muntatu dute. Maila guziendako eskalda gela sortu nahi izan du Arroka elkarteak.
Azken urteetan Arroka elkarteak, mendiaren inguruko aktibitateak baloratzeko antolatzen duen hirugarren edizio hau desberdina izango da aurten. Balaki trinkete gibelean, eskalada gela berri bat kudeatuko baitu elkarteak.
Hogeita lau bilgune dira, hots soka batekin azpian, eta bakoitzean lokia desberdinak, beraz hirurogei bat bide desberdin orotara. Bideen zailtasunak markatzen dituen kotazioan 3tik 7Cko mailara doaz. Dioni Aguerre Arroka elkarteko lehendakariarekin xehetasunak.
Irailaren 6an Arroka eguna :
14:00 - 18:00 eskalada entseguak urririk
16:00etatik aitzina matahami eta talo
19:00 DJ Papa Cumbia