Hazparne (Lapurdi)

“Egunero gozatzen dut eta ametsa gauzaturik harro naiz “

Ekainean, urtea bete zuen Et'abar ostatu-liburu dendak. Urte berezia izan du Aines Hariztoi gunearen sortzaile eta eramaileak. Bere ametsa bete ahal izan du, urte pozgarria bezain dorpea izan dela erran digu. Kontzertu bat antolatzen du ostiralean.

“Egunero gozatzen dut  eta ametsa gauzaturik harro naiz “
Aines Hariztoi urtea bete berri duen Et'abar ostatu-liburu dendan. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/07/09 16:09

Aines Hariztoien ametsa zen aspaldian ostatu-liburu denda bat sortzea eta biziaraztea. Urtea beterik Hazparne zentroan, azkenean konkretizatu den ametsa zela erran digu. Bakarrik eramateak dakarren zailtasunak gaindituta, erran digunaz, pozik doa egunero ostatu-liburu dendaren irekitzera. Aski fite hazpandarren ohituretan sartu da gunea, izan liburuak erosteko, baso bat hartzeko edo telelanean aritzeko ere.

Udan Et'abar karrikara hedatzen da

Udarekin batera kontzertuak antolatzen ditu Ainesek, ostiral honetan uztailaren 10ean Santi DDC 19:00etatik aitzina ariko da. Sasoiko berezitasuna da, uda izanki Jean Lissar ibiltarientzat bakarrik izaten dela tarteka. KOntzertua eta terraza gunea karrikan izango dira beraz. Agorrilaren 21eko eguna atxikitzekoa izanen da, Rüdigerrek kontzertua eskainiko baitu ere. Jakin gainera, udan igande goizetan ere irekia dela Et'abar.

 

Interesgarri izanen zaizu