Euskal kultur erakundeak IBILKI programaren bitartez, herriko etxeak ekimen kulturalak antolatzen laguntzen eta bultzatzen ditu. Asteazken honetan Bizkarsoro filma hedatuko dute Azkaingo plazan. Abendu bukaera arte hainbat hitzordu badira.
Antzerki, dantza, musika, haur antzerki, eta bereziki udan, zinema emanaldi franko aurreikusiak dira hamabost bat herritan. IBILKI programaren hamalaugarren edizioa da, eta Euskal Elkargoaren laguntzarekin batera, euskal sorkuntza hedatzen laguntzea da helburua.
Azkainen uztailaren 29an iluntzean, Bizkarsoro filma hedatuko dute kanpoan, eta agorrilean Itsasu, Baiona, Ainhoa edota Ziburun adibidez beste film batzu hedatuko dituzte ere. Berezitasunetan aurten Niko Etxart musikariari egingo dioten omenaldia azaroaren 28an azpimarratu digu Frank Suarez egitasmoaren arduradunak.
IBILKI 2026ko uztailetik abendura :
