Euskaraldiko modeloa, ahobizi eta belarriprest txapak, Itsasuarrek berenganatu dituzte

Itsasuko besta bete betean, euskaraldiaren txapa itxura duten ikurrak ikusten dira langileen papoetan. Herriko etxearen egitasmoa izan da, euskararen bultzatzeko, besten denboran txapa hauek banatzea langileeri.

Euskaraldiko modeloa, ahobizi eta belarriprest txapak, Itsasuarrek berenganatu dituzte
Balaki ostatu-jatetxeko zerbitzariek txapak soinean eman dituzte besten denboran. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2026/08/24 12:24

Itsasuko herriko etxeak euskara bestetan ere indartzeko egitasmo bat plantan eman du.

Euskaraldiko 200 bat txapa bermoldatu dituzte, Itsasuri egokituz: ahobizi txapan gereziak gehituz, eta belarriprest txapan artilea eman dute.

Herriko bestetan parte hartzen duten, elkarteko kideek, ostalariek edo komiteko zerbitzariek soinean emaiten ahal dituzte. Manera honetan, bezeroek badakite euskaraz mintzatzen ahal direla hauekin. Maialen Etxemendi Itsasuko hautetsiak aurkeztu digu, aurten, lehen aldiz plantan eman duten egitasmoa. Leire Aguerre, Balaki Trinketeko ostatuaren kudeatzaileak ere bere txapa soinean eman du.

Interesgarri izanen zaizu