Baiona (Lapurdi)

Euskarazko antzerki tailerrak, heldu eta haurrentzat urririk

Urtean zehar nerabeei zuzendu antzerki tailerra proposatzen du David Ondars-ek Baionako kontserbatorioan. Adin guztientzako eskuragarri izan dadila antzerkia luke helburu.

Euskarazko antzerki tailerrak, heldu eta haurrentzat urririk
David Ondars, Baionako Kontserbatorioan, Chimères eta Scaramuccia konpainiekin ari da lanean / GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2025/04/16 11:54

Beste publiko baten gana jo nahi du, aste honetan eta ondokoan urririk izango diren bi tailerrekin. Helduentzat ostiral arrats honetan apirilaren 11n 19.30 - 21.30 artean izango da, eta haurrentzat apirilaren 19an 10:00 - 12:00 artean.

Euskarazko proposamen guti dira antzerki tailerren arloan, eta David Ondars-ek erran digunaz, bere helburuetan litaike noizbait helduentzako urte osoko tailerra proposatzea.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu