Behauzeko berezkoen lehiaketan, harridura sortu zuen erabaki bat hartu zen. Maiz-Gixandut aintzinean zirela De la Fuente-Ugarteren aurka, 30-21, Maiz kolpatu zen. Haatik, finalerako Gixandut zen sailkatu. Ugartek esplikatzen digu zer gertatu zen.
Pilotazale gehienek ez zuten ulertu zer gertatu zen Behauzeko lehiaketaren finalerdian. Eskupilota elkarteak antolatzen duen lehiaketan Eneko Maiz eta Peio Gixandut aintzinean ziren, Aingeru De la Fuente eta Inhar Ugarteren aurka, 30-21, Maiz kolpatu zelarik. Usaian, holakotan, kolpatua duen bikotea galtzaile ematen da eta finaletik kanpo. Alta, egun hartan, Gixandut zen sailkatu finalerako. Matthieu Ospitalekin finala jokatu eta lehiaketa irabazi zuen ondotik. Inhar Ugarte Getxoztarrak esplikatzen digu zer gertatu zen xuxen partida hartan.
Bestalde, gaur egungo egoera, bi elkarte antolatzailekin, Eskupilota eta Plekari, positiboa izan daitekela aitortzen du. Pilotariek normaltasunez hartu behar dutela uste du.