Floyd Mania : Pink Floyd taldearen soinua biziarazteko

Pink Floyd taldea kontzertuan ikusteko parada, edo kasik. Floyd Mania talde lapurtarrak, hirurogeigarren hamarkadako talde ingelesaren gorazarre proiektua da. Irailaren 26 honetan joko du taldeak, betea izango den Biarritzeko Colisée gelan.

Floyd Mania : Pink Floyd taldearen soinua biziarazteko
Floyd Mania taldea 2012an sortu zuten bi lagunek. FLOYD MANIA
Arantxa Idieder
2025/09/25 18:01

Bost musikariz osatua da Floyd Mania taldea. Gaztetan lagunak ziren biren arteko berriz elkartzetik abiatu da musika proiektua. Pink Floyd taldearen kantuak proposatzen dituen taldean, bost musikarien artean, Battitt Errezarret eta bere bi semeak ari dira, bi korista ere badituztelarik bestalde. 1995 urtean Pink Floyd taldeak atera zuen P.U.L.S.E. albumaren soinua du oinarri omenaldi taldeak.

Biarritzeko Coliséean kontzertua eskainiko dute irailaren 26an, ostiral honetan. Lekurik ez da gehiago kontzertu horrentzat baina beste kontzertu batzu emango dituzte Biarritzen edo Angelun udazken eta neguan. Taldea ezagutzeko baliatu gira bateria jolearekin hitz eginez.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu