Frantziako hauteskunde presidentzialak baliatuko dituzte lege proposamena aurkezteko

LIOT talde parlamentarioaren bidez saiatuko dira Frantziar konstituzioko 2. artikulua aldatzeko pentsatu duten lege proposamena parlamentuaren gai ordenean sartzen.

Frantziako hauteskunde presidentzialak baliatuko dituzte lege proposamena aurkezteko
Peio Dufau eta Paul Molac deputatuak, eta Sébastien Castet Euskal Konfederazioko koordinatzailea. Lege proposamena hizkuntza desberdinetara itzulia izan da.
Olatz Idoate
2026/10/17 21:27

Baionan,urriaren 17an eta Euskal Konfederazioren sostenguarekin, Paul Molac eta Peio Dufau deputatuek berretsi dute Frantziako Konstituzioaren bigarren artikulua aldatu nahi dutela. Azpimarratu dute jadanik 88 deputatuk izenpetu dutela lege proposamena, eta ideia dutela presidentzialak aintzin bozka araztea Frantziako parlamentuan. Asanbladako gai ordenean sartzeko, LIOT talde parlamentarioaren bidez egitea pentsatzen dute, 2027ko urtarril ondarrean. Ondotik nor izanen den Frantziako presidente berria erabakigarria izan daiteke.

Euskal konfederazioak jadanik ohartarazi du “Pour que vives nos peuples” federazioaren bidez Frantziako hauteskunde presidentzialerako hautagaiak galdezkatuko dituela, 2. Artikulu horren aldaketaz.

Interesgarri izanen zaizu