Frantziar gobernua gabe baina elkarteen sustenguarekin iragan da EKEren administrazio kontseilua

Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.

Frantziar gobernua gabe baina elkarteen sustenguarekin iragan da EKEren administrazio kontseilua
Euskal Kultur Erakundearen aldeko mobilizazioa, irailaren 13ko administrazio kontseilua hasi aitzin. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2025/09/13 13:23

Frantziar estatuak, 30.000 euro gutiago emango zituela jakinarazi zion EKEri uda betean, uztailaren 16an posta elektronikoz. Bere aurrekontuaren %15 gutiago 2024 urteari konparatuta, 35 urtetan frantziar estatuak ez zuelarik inoiz bere diru laguntza apaldu.

Larunbatean irailaren 13an, administrazio kontseilua biltzekoa zen egunean beraz, EKEk mobilizaziora deitu zituen kultur eragileak Uztaritzera. Berrehun bat elkarte laguntzen dituen instituzioa sustengatzeko 300bat pertsonak, ohorezko bide baten bitartez harrera egin zieten, administrazio kontseilura hurbiltzen zirenei, musikari, dantzari eta bertso artean. Hala ere ordezkaritza baten eskasa agertu da, Frantziar estatutik jakinarazi dutelako ez zutela parte hartuko azkenean bilkuran, mobilizazioak zirela jakin dutelarik. Beste administrazio kontseilu bat egin beharko dute beraz parte hartzaile guziekin.

Katixa Dolhare EKEko lehendakaria, administrazio kontseiluan kultur eragile kolegioko kide diren Marie Andrée Ouret eta Juhane Dascon eta Antton Kurutxarri Euskal Elkargoko hizkuntza politikarako lehendakariordearekin hitz egin dugu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu