Azken bost belaunaldietan Auzi familian zen eihera zaharraren segida hartu dute Gabriel eta Anaïsek. 1313ko etxeak eihera lana egiteaz gain, txokolategia ere izan zela deskubritu du bikoteak.
Badu hiru urte, Bastidan bizi diren Gabriel Auzi eta Anaïs Le Calvez-k familiako eihera berritzea erabaki zutela, txokolategi bat eratzeko. Obrak egiten ari zirela, deskubritu dute 14.mendeko eihera hori jadanik txokolategia izan zela lehen mundu gerla aitzin.
Agorril honetan, La fabrique du Chocolat txokolategiaren istoria eta bilakaera kondatu dizuegu irratian, Samuel Etxebeste eta Claire Haizagerri esker. Lehenak, euskarazko ikastaldi bat egin du Gure Irratian, bigarrena, txokolategiko langilea da. Txokolategiak duen Museoaren bisita entzutea proposatzen dizuegu.

