Ezpeleta (Lapurdi)

"Gaur ez da besta eguna, baizik eta borroka eguna"

U14 kolektiboak, manifestaldi bat burutu du Ezpeletan Frantses besta nazionalaren egunean, kulturaren merkantilizazioa salatzeko. Ipar Euskal Herriak jasaiten duen zapalkuntza eta ideologia arrazistak eta kapitalistak kondenatu dira. Ekhi Gorostiaga

"Gaur ez da besta eguna, baizik eta borroka eguna"
Manifestazioa Ezpeletako karriketan barna ibili da
Panpi Merkapide
2026/07/15 01:34

Uztailaren 14a, Frantses nazioaren eguna, aurten ere salaketa eguna izan da. Ezpeletan izan da manifestaldia 2. aldikotz U14 kolektiboak deiturik.

350 bat jende bildu dira, gehienak gazteak, frantses estatuaren izaera zapaltzailea salatzen zutela. Independentzia eta sozialismoaren ildotik nahi dutela Euskal Herria eraiki, ideologia kapitalista baztertuz.

Hizkuntza eta kulturaren zapalkuntza, masa turismoa eta bigarren etxebizitzen problematikak ere  agerian eman dira plazan izan den hitz-hartzeetan.

Jazko manifestaldiari lotu arrestatzeak kondenatu dira.

Ezpeleta eta inguruko herriak ongi zainduak ziren, auto mihaketak, droneak zeruan, kopuru haundian etorri ziren CRS eta jendarmeak. Manifestariak aurten ezin izan dira herriko jendarmeriatik hurbildu ahal izan, banderola bat emaiteko jaz bezala.

Interesgarri izanen zaizu