Haltsu, Jatsu, Larresoro eta Uztaritzeko herriak batu dira Lanbide foroa antolatzeko. Urtarrilaren 17an iraganen da Larresoroko gelan, goizeko 9etatik arratsaldeko 3etara.
Jatsu,Haltsu,Uztaritze eta Larresoroko herriek lanbide foro bat antolatua dute urtarrilaren 17 honetan Larresoron. Duela urte batzu, Haltsuk baizik ez bazuen antolatzen foro hau, Euskal Hiri elkargoa sortu denetik, Lapurdiko 4 herri hauek elkartu dira, lekuko gazteer beren etorkizuneko lanbidea zein izan daiteken asmatzen laguntzeko. Helburua da harremanetan ezartzea, gaztea, ofizialea, eta eskola edo formakuntza zentroa. Maialen Axeritegi, Jatsun hautetsia da, eta antolatzaileetan da, xehetasunak eman dizkigu