Glisseguna edo lerra jokoen hizkuntza euskara delarik

Iazko edizioaren ildotik, Miarritzeko Skateparkean iraganen da aurtengo Glissegunaren lehen eguna, irailaren 13 honetan. Bigarrena, surfari doakiona, irailaren 19an programatua du Seaskak Angeluko Amodio ganbara hondartzan.

Glisseguna edo lerra jokoen hizkuntza euskara delarik
Ramuntxo Etxeberri, Seaskako langilea, Gure Irratiko estudioetara hurbildu da Glissegunaren 23. edizioa aurkezteko. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/09/11 15:51

Glisseguna urteroko hitzordua proposatzen du Seaskak irailaren 13 eta 19an. Eta iaz bezala, 2 egunetan banatua izanen da aurtengo 23. edizioa : Irailaren 19an, surf-a ardatz hartuz, Angeluko Amodio ganbara hondartzan, eta irailaren 13an berriz, Miarritzeko Skate parkean, gehiago lerra jokoen inguruan. Berritasun batzuekin gainera aurten, mago bat espreski jinen baita eguna alaitzera. Ramuntxo Etxeberri Seaskako langilearekin solasteko parada izan dugu.

Interesgarri izanen zaizu