Baiona (Lapurdi)

"Elikadura nahasmenduen aurrean, gure lekua guraso gisa ondoan egotea da, epaitu gabe"

Anorexia, bulimia edota bestelako elikadura nahasmenduak dituztenen burasoak edo ingurukoak laguntzen dituen elkartea da ALDEAN. Hiru astero, taldean hitz egitea proposatzen dute, elikadura nahasmendua duen hurbilekoa hobeki ulertzeko ere.

"Elikadura nahasmenduen aurrean, gure lekua guraso gisa ondoan egotea da, epaitu gabe"
Daniel Harotzarene Aldean elkarteko idazkaria da. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/11/03 17:46

2021ean sortu ALDEAN elkarteak proposatzen ditu hiru astero, psikologo batek lagundurik, taldean hitz egiteko mementoak. Gehienetan gurasoak dira hurbiltzen elkartera, haien haurrak elikadurari lotu nahasmenduak dituelako. Izenak salatzen duen bezala, elkartea hor da ingurukoen ondoan egoteko, eritasuna konprenitzen laguntzeko, hauek ere ondotik etxean, laguntzaile izan daitezen eta elkarrekin borrokatzeko eritasun edo nahasmenduen aurka.

Familiarentzat apairua ez da gehiago momentu goxo bat, baina konfliktu momentu bat

Bere alaba eritu zelarik sartu zen Aldean elkartean Daniel Harotzarene
 
Daniel Harotzarene hasi zen elkarteak proposatzen dituen talde hizketetan parte hartzen, guraso gisa. Etxean gertatzen zena ez zuen beti ulertzen, eta bere alabak bizitzen zuena hobeki ulertzen lagundu du. Orain idazkari gisa sartu da elkarteko dinamikan. "Ongi egiteko, ongi laguntzeko eritasunaren kontra borrokatzen dena, behar duzu ulertu, elkarrekin borrokatzeko eritasunaren kontra" eta elkarteak hortan laguntzen duela erran digu Daniel Harotzarenek gehituz epaiketarik ez duela behar nahasmendua bizi duenak, baizik eta ondoan egoten duen norbait.

Eritasun konplexua da, eta gure lekua atzeman behar dugu

Taldean hitz eginez, beharra duena ahal bezain ontsa laguntzeko

Sarean asso-aldean.org webgunean atzemanen duzue elkarteaz informazioa, eta hitz-taldeen egutegi osoa ere. Ondokoa laster izango da, azaroaren 3an, 18:00etan Baionako ospitalean eta abenduaren 1ean leku berdinean. Azaroaren 26an aldiz beste hitzordu bat proposatzen dute Angeluko La Générale gunean.

Interesgarri izanen zaizu